Logo_def_color Logo_def_AzulOrig copia tomate Logo_def_Marron copia Ekokontsumo tomate Logo_def_Verde copia

ELKARTEA

LURgozo Urdaibaiko herritarren ekimena da. Gure helburua lurralde honetan bizi diren pertsonen osasuna hobetuko duen elkartea sustatzea da. Premisa honetan oinarrituta, gure lurraldearen oreka ekologikoa ez ezik, tokiko sozio-ekonomia sustatu eta Lurraren hobekuntzan lagundu egin nahi da ere. Jatorri desberdineko (kontsumitzaile, ekoizle, erabiltzaile) emakumeek eta gizonek osatutako topagunea gara. Elkartean partaidetza da nagusi eta bere erabaki organoak asanblada izaera du.

Elkartea Eusko Jaurlaritzako elkarteen erroldan, AS/B/13252/2007 zenbakiarekin, erroldatuta dago. LURgozok ez du lukro asmorik eta edonor egin daiteke bazkide. Honetarako izen emate orria bete eta 15€ko sarrera ordaindu behar da. Urtean 60 €‐ko kuota ordaintzen da. Ajangizko udaletxeak laguntzen digu, ekonomikoki eta egoitza eskainiz. Trukean ajangiztar guztiei elkartean izena dohainik emateko aukera ematen diegu.

Lurgozoko gida